Livia Lópezek eta Madalen Urietak, Araski Arabako Emakumeen Saskibaloi taldeko presidente eta entrenatzaileak, martxoaren 20an Amurrioko Emakume Ekintzailearen Jardunaldian parte hartuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2019ko mar. 15a, 13:20

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Amurrio Bideanek, Amurrioko Udalaren Berdintasun Sailarekin batera, emakume ekintzailea protagonista izango den jardunaldi bat antolatu du. Martxoaren 20an izango da, 19:00etan, Reforamurrio Enpresaldea Enpresa Haztegi eta Zentroaren auditorioan.

Jardunaldia “Mujeres Emprendedoras en el Deporte. La experiencia del Araski AES” hitzaldi-solasaldiarekin hasiko da. Horren baitan, Livia Lópezek eta Madalen Urietak, Araski Arabako Emakumeen Saskibaloi taldeko presidenteak eta entrenatzaileak, hurrenez hurren, proiektua nola hasi zen kontatuko digute. Taldea ez zen soilik sortu saskibaloian emakumeak prestatu eta ikusgai egiteko, baizik eta berdintasunaren aldeko aldaketa- eta borroka-eragile gisa ere, taldeko lana, lidergoa, ekimena eta erabaki-hartzea bezalako balioak transmititzearen bidez. Eta horiek, hain zuzen, emakume ekintzailearen ezaugarriak dira. Hasieran, ilusioz betetako proiektua zen, eta, gaur egun, maila guztietan erreferente bihurtu da; esate baterako, 2016/2017 denboraldian Emakumezkoen Ligan sartu ziren, saskibaloiko emakumezkoen taldeen estatu-mailako lehiaketa handienean, eta gaur arte bertan mantendu dira.  Gainera, bi kirolariak gure udalerrira estuki lotuta daude. Madalen Amurriokoa da eta Livia Larrinben bizi izan da. 

Hitzaldi-solasaldia bukatu ondoren, gure udalerrian azken bi urteetan enpresa-ekimen berriak martxan jarri dituzten emakumeei aitortza egingo zaie. Horretarako, Eloie Ruiz Pérez de Nanclares zeramikariak diseinatutako oroitzapenezko figura bana banatuko zaizkie. 

Horren bidez, enpresa bat sortzeak edo norberaren kabuz ezartzeak eskatzen duen ekimena eta ahalegina aitortu nahi dira, eta, gainera, gaiaren inguruan sentsibilizatzea eta emakume gehiago ekintzailetzara bultzatzea.

Bestalde, ekitaldian zehar Karla Velarde amurrioar biolinistaren saioa izango dugu. 

Jardunaldira nahi duen oro joan daiteke; interesdunek Amurrio Bideanen baieztatu dezakete bertaratzea, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo autoempleo@amurriobidean.org helbidera idatzita.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide