AMURRIOKO UDALAK “ZURE IRITZIAK BALIO DU” INKESTA EGIN DU, KONTSUMO-OHITURAK EZAGUTU ETA NEGOZIO AUKERA BERRIAK HAUTEMATEKO

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2019ko mai. 8a, 10:09

Inkesta hau gure udalerrian gauzatzen ari den merkataritza-sektoreko Bideragarritasun Azterketaren parte da eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren dirulaguntza jasotzen du.

Azterketa honen xedea da merkataritza berpizteko eta merkataritza‑sektoreari lotutako enpresa-ekimen berriak martxan jartzeko aukerak ikertzea. Iazko abenduan udalerriko merkataritza-lokalen inbentario geoerreferentziatu bat gauzatu ondoren, proiektua bigarren etapan dago, zeinetan bertako merkataritza-sektorearen azterketa sakona eta, zehazki, landa-lana gauzatuko baita. Fase honen xedea da Amurrioko merkataritzaren inguruan kontsumitzaileek dituzten iritzi, arazo eta/edo beharrak ezagutzea.

Horretarako, herritarrei zuzendutako “Zure iritziak BALIO DU” inkesta diseinatu da, beren kontsumo-ohiturak, motibazioak edo udalerrian bertan kontsumitzeko oztopoak zeintzuk diren ezagutzeko, eta beren iritzia ezagutzeko positiboki baloratzen dituzten edo hobetu daitezkeen aspektuei dagokienez.

Datu hauek biltzearen xedea da udalerrian erantzun gabe dauden beharrak identifikatzea. Hala, hurrengo azterketa-fasean (ideiagintza), behar horiei erantzungo zaie, merkatariekin, herritarrekin eta administrazioarekin batera egingo diren zenbait sorkuntza-saiotan landuko diren hobekuntza‑ eta/edo ekintzailetza-proposamenen bidez.

Eskuragarri dago inkesta, paper-formatuan, udalerriko lau puntu estrategikotan: udaletxean, Kultur Etxean, Kiroldegian eta Nagusi Etxean; postontziak jarri dira inkestak jasotzeko. Internetez ere egin daiteke, honako lotura honen bitartez:

https://forms.gle/NToaVLTr95Y31igx8;eta Amurrioko Udalaren eta Amurrio Bideanen webguneetan ere eskura daiteke. Maiatzaren 10ean amaituko da inkestak jasotzeko epea.

Herritar guztiak gonbidatuta daude proiektu honetan aktiboki parte hartzera, inkesta betetzeko zein ekain hasieran gauzatuko diren baterako sorkuntza-saioetan parte hartzeko.

Zure iritziak BALIO DU!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide