EKIN BREAKFAST “E-commerce, aukera bat nola baldin badakizu” ReforAmurrio Enpresaldean

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2019ko urr. 10a, 14:11

Topaketa datorren urriaren 17an izango da, 9.30etatik 11:00ak arte

Joan den urtean “Ekin Breakfasts” Gosari Ekintzaileek izan zuten harrera ona eta gero, aurten formatu beraren alde egiteko hautua egin da.Sektore ezberdinen arteko edo gai zehatz bati buruzko topaketak dira, non ekintzaileek zein enpresek hartu dezaketen parte sektoreko haien negozioan aukera berriak, esperientziak eta praktika onak, eta abar ezagutzeko, networkinga sustatuz zalantzak eta ezinegonak partekatu eta galdetzeko giro lasai eta egoki batean.

Aurten Amurrion aukeratu den gaia merkataritza elektronikoa da, negozioa erakarri eta lortzeko e-commerce ezartzea kontenplatu duten ekintzaileen eta enpresetan sortu duen interesagatik.

E-commerceko diseinuan eta konponbideetan erreferentea den On4u enpresa arabarreko sustatzaile eta CEOa den Angel Villaren erakusketak emango dio hasiera Ekin Breakfast-ari, eta sareko merkatura salto egin aurretik kontuan hartu beharreko gakoak landuko ditu.Jarraian, José Ignacio Rodríguez Fitnessdigitaleko sustatzaileak bere esperientzia kontatuko du. Gasteizko enpresa honek orain dela 12 urte baina gehiago egin zuen merkataritza elektronikoaren aldeko apustua merkatu-sektore konkretu bateko negozio-modelo modura, eta gaur egun bere nazioarteko presentzia handituz doa. Azkenean, bertako negozio baten esperientzia izango dugu, Aranoa Zapatak, bere dendarekin bateragarria den salketa-bide bat ikusi duena e-commercen.

Jarduera hau Alava Enprende 2019 ekimenaren baitan dago: Arabako Foru Aldundiak sustatu du gure eskualdean ekintzailetza sustatzen duten entitate eta agenteekin batera, Amurrio Bidean barne (Amurrioko Udaleko Toki Garapenerako Elkartea)

Parte hartu nahi duten pertsonek izena eman edo informazio gehiago jaso dezakete Amurrio Bideanekin kontaktuan jarriz 945891721 telefono zenbakiaren, mailto:autoempleo@amurriobidean.org helbidearen edo www.alavaemprende.com webgunearen bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide