Duela ia 30 urte (1990ean) lehen bertsioa kaleratu zuenetik, Microsoft Office ohiko suite ofimatikoa da enpresa askotan, fitxategiak editatzeko, kalkulu-orriak sortzeko edo aurkezpenak prestatzeko, baita posta elektronikoa kudeatzeko ere.
Baina, azken urteetan, Officek aurrera egin du aplikazio berri askorekin, horietako batzuk ezezagunak; baina, haiei esker, salto egin eta suite ofimatiko izatetik produktibitatera eta taldeko elkarlanera bideratutako ekosistema izatera igaro da.
Edozein sektoretako profesionalei zuzendutako jardunaldi honen helburua da Office 365 suitearen aplikazio guztien ikuspegi orokorra ematea, ofimatikoak direnetatik harago, elkarlanera bideratutakoetan zentratuz: Outlook, egutegi eta kontaktu partekatuak, bilerak partekatzea, zereginak agendan jasotzea, OneDriveren bidez hodeian gordetzea, txostenak sortu eta partekatzea, Sharepoint, Planner, Chat, Power tresnak, Stream, Booking...
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK
Informazio gehiago lortzeko, jarri harremanetan Amurrio Bidean agentziarekin 945891721 telefono-zenbakian edo eman izena honako esteka honetan: http://bit.ly/372rCLi