ReforAmurrio Enpresaldea hazitegian eta enpresa-zentroan sartzeko deialdi berria

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2020ko abe. 24a, 07:00

Abenduaren 1etik 29ra bitartean zabalik egongo da eskabideak aurkezteko epea.

Lokalak zerbitzu-sektorean (“bulegoak”) lan egiten duten edo egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzat dira.

Hazitegiaren eta enpresa-zentroaren kasuan, modulu edo bulego bakoitzaren alokairu-prezioan sartuta daude alokatutako lokal bakoitzaren kontsumoak eragindako gastuak, hala nola elektrizitatea, Interneterako konexioa, berogailua, garbiketa, etab., baita zerbitzu komun batzuk ere; harrera, officea, postontzi pribatua, lokalen mantentze-lanak, segurtasun-sistema, bilera-gelak, etab.

Eskabidea aurkezteko unean jarduerari alta eman zitzaionetik hiru urte baino gutxiago daramatzaten enpresa edo pertsona sustatzaileek hobaria dute dagoeneko finkatuta dauden enpresen aldean.

Gainera, hobari gehigarriak aplikatzen dira enplegua sortzeagatik (% 20tik% 37ra) eta garatu beharreko jarduera berritzailetzat jotzen bada (% 10-% 25), betiere moduluak 25m2 gainditzen baditu. Bi hobari-ehunekoak bateragarriak dira, betiere % 50 gainditzen ez bada.

Une honetan, 10,36m2 eta 34,66 m2 bitarteko lau modulu libre daude.

COVID-19k eragindako egungo egoera kontuan hartuta, jarduketa-protokolo bat jarri da abian instalazioen erabiltzaile diren pertsonen eta enpresen segurtasuna bermatzeko, osasun-agintarien eta Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraikiz.

Interesa duten pertsona eta enpresa guztiek informazioa kontsultatu edo zabaldu dezakete Amurrio Bideanen (El Refor Kalea sn) Tel.: 945 891721. E-mail administracion@amurriobidean.org

www.amurriobidean.org

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide