Parte-hartzaileek oinarrizko eta ezinbesteko ezagutzak eskuratuko dituzte, beren lana orga jasotzaileak eskuarki edo noizean behin segurtasun-baldintzetan maneiatuz egin ahal izateko.
Aprobetxamendudun prestakuntza amaitu ondoren, parte hartzaileei alta emango zaie Metalaren Fundazioan, eta horrela egiaztatuta geratuko da jasotako prestakuntza.
Prestakuntza Amurrioko Udalak finantzatuko du eta 20 ordukoa izango da. Horietatik 4 praktikoak izango dira, eskorgarekin. Ekainaren 28tik uztailaren 1era egingo da, astelehenetik ostegunera, 09: 00etatik 14: 00etara, Amurrio Bidean-eko instalazioetan. Izen-emateak jasotzeko data ekainaren 7an hasiko da, eta hautagaien lanbide-profilaren arabera lehenetsiko da. Positiboki balioetsiko da emakumea izatea, metal sektorean emakumeen sarrera sustatzeko.
Prestakuntza hori nahitaezkoa da metalaren sektorean orga jasotzaileekin lan egingo duten pertsona guztientzat aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboaren arabera. Prestakuntza horrekin, metalaren sektoreko industria, teknologia eta zerbitzuen estatuko III. Hitzarmen Kolektiboan (CEM) ezarritakoa betetzen da. Hitzarmen horrek arautzen dituen enpresetan mantentze- eta ekoizpen-jarduerak egin ahal izateko derrigorrezko prestakuntza da, eta, gainera, eskorga jasotzaileak erabiltzeko ahalmena bermatzen du, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen arabera.