Amurrio Bidean-ek Hazilan programan izena emateko epea ireki du. Informazio gehiago jaso nahi duten pertsonak Amurrio Bidean-ekin harremanetan jarri ahal izango dira WhatsApp edo telefono bitartez 945891721 zenbakian edo helbide elektroniko honetan: empresa@amuriobidean.org.
Parte hartzeko baldintzak 20 eta 44 urte bitartean izatea, goi-mailako lanbide heziketako edo unibertsitateko ikasketak izatea eta lan-bilaketa aktiboan egotea dira.
Aiaraldean erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute eta formakuntzan parte hartu ostean bekadun praktikak egin ahal izango dituzte bakoitzak aukeratutako enpresan Lanbideren praktika akordio baten bidez. Gainera, Amurrion errodatutako pertsonen beka, Udaletxeko gazte enplegu plana dela eta, 800€ hilabeteko izatera helduko da.
Formakuntza urriaren 3an hasiko da eta talde saioak eta banakakoak egongo dira. Talde saioak goizeko 9:00etatik 14:00etara izango dira urria eta azaroa bitartean. Praktikak urtarrilan hasiko dira.
Izena emateko, utzi zure datuak galdetegi honetan: https://forms.office.com/r/MDKKrYy1Pp
Jarduketa hau 2014-2020 programa operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du %50ean.