Enplegua bilatzea, ostalaritza, logistika eta eraikuntza izango dira urrian hasiko den Amurrio Bidean prestakuntzaren gaiak.

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2022ko ira. 14a, 12:40

Doako ikastaroak dira, eta eskualdeko pertsonek parte har dezakete. Zabalik dago formazio guztietan izena emateko epea.

Lehenengo prestakuntza-ekintza Hazilan izango da, eta irailaren 26an aurkeztuko da. Hazilan enplegua bilatzeko prestakuntza eta 4 hilabeteko bekadun praktikak (800 €/ hileko) enpresetan bateratzen dituen programa da. Goi-mailako Lanbide heziketa edo unibertsitate-ikasketak dituzten, 20 eta 44 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Europako Gizarte Funtsak (EGF 2014-2020) kofinantzatzen du.

 

Bestalde, ostalaritza profesionalizatzeko bi prestakuntza-ekintza eskaintzen dira: jatetxeko eta tabernako oinarrizko lanak pintxo-sukaldaritzarekin (68 ordu) eta XXI. mendeko Barman (10 ordu).

 

Lehenengoan, taberna edo jatetxe bateko oinarrizko zereginak eta pintxo nagusiak ikasiko dira, eta goizez egingo da, astelehenetik ostegunera. Bigarren ikastaroak edarien ezagutzan, zerbitzatzeko moduetan eta konbinatuetan sakondu nahi du, eta urriko astelehenetan egingo da arratsaldeko ordutegian.

 

Laugarren prestakuntza-ekintza biltegiaren kudeaketa logistikoa eta zamalanetarako teknikak izango da; logistikaren arloan lan egin nahi duten pertsonei zuzenduta. Biltegiak kudeatzeko eta orga jasotzaileak maneiatzeko oinarrizko zereginak ikasiko dira. Ikastaro honek 100 orduko iraupena du eta astelehenetik ostiralera egingo da, goizeko ordutegian.

 

Bosgarren ekintza «Passivhaus» da, eta eraikuntza-sektoreari zuzenduta dago, bai diseinu-arloari, bai obren koordinazio- eta egikaritze-arloari, Passivhaus eraikuntza-estandar berrietan trebatzeko helburuarekin.  Energia aurrezteko prestazio handiagoak izango dituzten eraikinak eraikitzeko teknikak ezagutzera emateko. Formatzailea Pedro Mariñelarena izango da, 2013tik Passive House Designer ziurtatutako izendapena dueña eta I+M Arquitectos enpresan Passivhaus-en arduraduna dena.

 

Ikastaro hauek Arabako Foru Aldundiak finantzatzen ditu.

           

Era berean, azaroan 20 orduko beste prestakuntza-ekintza bat egingo da, "Lanbila: lehen enpleguko kita" izenekoa, enplegua bilatzeko beharrezko tresnak sortzeko; CV, gutuna, elkarrizketa, sareak, hizkuntzak... Ekintza hau Vital Fundazioak finantzatuko du Aiarako Kuadrillaren bidez.
Informazio gehiago nahi izanez gero, joan Amurrio Bidean-en web orrira edo jarri harremanetan telefonoz edo WhatsApp bidez 945891721 zenbakian.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide