Amurrio Bideanek lehen enplegua bilatzera zuzendutako prestakuntza antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Bidean 2022ko mai. 26a, 14:36

Ikaskuntzara eta hazkunde pertsonalera zuzendutako ‘Lanbila. Lehen enplegurako kita’ programa berria ekainaren 6tik 10era egingo da.

Amurrioko Udalak aurrera jarraitzen du herritarrei enplegua bilatzen laguntzeko zerbitzuarekin. Horretarako, Amurrio Bidean-etik ‘Lanbila. Lehen enplegurako kita’ programa berria diseinatu da. Hazilan ez bezala, lehen enplegurako kita express formatuan egingo da. Prestakuntza ekainaren 6tik 10era egingo da, 09:30etik 13:30era.

Programa berritzaile hau, bai udarako lana bai enplegu egonkorragoa lehen aldiz bilatu nahi duten. Aiarako Eskualdean erroldatuta dauden eta ikasketak amaitu berri dituztenei dago zuzenduta. Programa ikasketa eta hazkunde pertsonaleko prozesua da, eta nork bere burua ezagutzea eta lana bilatzeko behar diren tresnak diseinatzen hastea dakar, curriculuma edo sare profesionaletako edo bilatzaileetako profilak, besteak beste.

Parte-hartzaileek urte-sasoi baterako (udarako) edo epe luzeagorako lana bilatzeko interesa izan dezakete. Programa horrek lan-munduan aukera-bilaketa horri lehen aldiz aurre egiten lagunduko die. 
Duela gutxi ikasketak amaitu dituzten pertsonez gain, programa hau interesgarria izan daiteke enplegua bilatzeko estrategia birbideratu nahi eta ekintza-plana eta beharrezko euskarriak eguneratu behar dituztenentzat (CV, sare sozialetako edo bilatzaileetako profilak…).

Metodologia

Programa hausnarketa-fasetik hasiko da, parte-hartzaileek lana bilatzeko ekintza-plana diseina dezaten. Ondoren, zein enpresa-sareri zuzenduko zaion identifikatuko da, eta CVa eta enplegua bilatzeko beste euskarri batzuk diseinatuko dira, zehaztutako sarearekin eta planarekin bat etorriz. Lana bilatzeko ingelesa ere landuko da, eta, azkenik, laneko elkarrizketak jorratuko dira.
Informazio gehiagorako edo izena emateko, inprimaki hau erabil daiteke: https://forms.gle/RjJXyUezGPdKD9ui6; eta 945891721 telefono-zenbakiarekin harremanetan jarri, WhatsApp edo dei bitartez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide