Gure inguruko baserrietan aintzina egiten zen gari jotzea; ohitura hau berreskuratu eta ezagutarazteko asmoz, Urduñako Adratan elkarteak, Tertanga herriko Salazar baserriaren laguntzaz gari jotze jardunaldi bat antolatu du.
Egitasmoa Tertangako Salazar baserriko otalurrean egingo da abuztuaren 10ean, larunbata, goizeko 11:30etatik aurrera.
Iragan mendeko 60. hamarkadako makineria erabiliko da aleak lastoetatik banatzeko. Horrekin batera, egun horretan bertan segatzeko antzinako formen eta lan horretan erabiltzen ziren tresnen erakustaldia egingo da.
Gari jotzearen ohitura gure eskualdeko txoko desberdinetan berreskuratzen ari da; Maroñon esaterako, bihar bertan izango dute garia eultzitzeko aukera, ondoren gari aleak Añeseko errotan ehotu eta ogia egingo dute bertatik lortutako irinarekin.