Urteak dira Urduñako Gazte Asanbladak antolaturik Bizkiako zaindari den San Inazioren bezperan jaia antolatzen duela. Aurten baina, berrikuntzez beterik dator astearte honetarako, hilak 30, prestaturiko jaia.
Arratsaldean emango zaio abiada ospakizunari, 19:00etatik aurrera Mozorro-Poteoa ibiliko baita hiriko kaleetatik; ondoren, 21:30ak aldera, parrillada izango da Foru plazan, sahieskia eta sardinak izango dira bertan.
Aurtengo berrikuntzarik handiena gauean izango da, izan ere 22:00etan hasiera emango zaio dantzaldiari. Taula gainean urrutitik bertaratutako taldeak izango dira; El bastón de la vieja ska-fusion talde sevillarra arituko da lehenik eta Sirte Tircco argentinar jatorriko taldea arituko da ondoren, hauek kunbia eta reggaeren arteko fusioa egiten dutelarik.