Urduñako Turismo Bulegoak antolaturik, IX. kale pintura lehiaketa izango da igandean. Egitasmo honekin hiriko Alde Zaharreko irudi eta paisaiak ezagutzera eman eta margolanetan islatzea izango da.
Edonork parte hartu dezake lehiaketan eta nahi beste artelan aurkeztu. Gaiari dagokionez, Foru plaza, arkupeak eta Alde Zaharreko kaleak islatu beharko dira.
Teknika mistoa zein akuarelak dira lehiaketan onartzen diren margoketa moduak; lanek Urduñan egin direla erakutsi beharko dute, lehiaketa egunean izandako eguraldiarekin bat etorriz.
Behin margolanak aurkeztuta, epaimahai kualifikatu batek lanik onenak aukeratuko eta Foru plazan ezagutzera emango ditu saridunak.
Hiru sari izango ditu lehiaketak: Teknika mistoei dagokienez, 1.100 euroko lehen saria eta 600 euroko bigarren saira izango dira. Akuarela teknikaz eginiko lanek ordea, 900 euroko sari bakarra izango dute.