Ohiko denez, aurten ere, San Joan aurreko lehen igandean azoka ospatzen da Urduñan. Bizkaiko salerosketa azokarik zaharrena duela urte batzuk berreskuratu zuten herri ekimenez, hogei urte baino gehiagoko etenaren ostean. Aurten hilaren 23an izango da zita, azoka San Joan zelaian eta Etorbide Nagusian izango delarik
Zaldi eta asto-aziendek osatzen dute azoka, behiak ere dauden arren. Abeltzaintzako feriaz gain, tratu eta salerosketarako tartea ere izango da; horretaz gain Euskal Herri osotik etorritako baserriko produktuak eta artisautza ere ez dira faltako.
Zilarrezko Perretxikoa Toti Martinez de Lezeari
Azoka baino lehenago urtero Olaran Urduñako txokoen elkarteak, erakunde zein pertsona esanguratsuak Zilarrezko Perretxikoarekin omentzen ditu; aurten, Toti Martinez de Lezea idazle Gazteiztarrak jasoko du. Ekitaldia, ekainaren 20an izango da 13.00etan Aduana eraikinean.