Urduña-Arrastaria eskuz binakako txapelketa herrikoiaren bigarren edizioa jokatu berri da Tertangako pilotalekuan. Iaz garaile izandako Igor Bilbaoren oroimenez, memorial izendapena izan du txapelketa.
Finala igande eguerdian jokatu dute Ion-Anton eta Irabien-Mikel bikoteek; norgehiagokak espero baino lehia gutxiago izan du, Irabien aurrelariak eskuetan izandako arazoen eraginez hasieratik desorekatu baita partida. Azkenean Ion eta Anton nagusitu dira 22 eta 7.
Data: 2011ko uztailak 3
Argazkilaria: Nadia paz