Udal adierazpena aurkeztu dute agerraldi jendetsuan

Urduñako udaleko ordezkari politikoek zein udal langileek, hiriko sektore publikoaren aldeko adierazpena aurkeztu zuten atzo Foru plazan eginiko prentsaurrekoan. Haiekin batera herritar ugari izan ziren, "Urduñak merezi du" herri plataforma osatzen duten kideak tartean.

Udalaren zorpetzea herritar guztien pairatzen dutela azpimarratu zuten eta herritargoak "kopuru zein kalitate aldetik, zerbitzu publiko duin eta egokiak" izateko eskubidea duela ohartarazi.

Udaleko "funtzionamendu gastuak eta herriak jasan behar duen presio fiskala, Bizkaian biztanle kopuru bera duten udalerrien pare" daudela gaineratu zuten. Hala ere "Urduñako arlo publikoak duen zorra beste udalerriena baino askoz handiagoa" dela deitoratu zuten agerraldian. Udalak azken urteotan hartutako nuerriek gastu arrunta miloi bat eurotan murriztea lortu badute ere, udalerriaren egoera zuzentzeko ez da nahikoa izan.

Egoera honen aurrean, "ardura duten instituzio guztien inplikazioa" eskatu zuten partaideek. Egoera zuzentzeko orduan argi utzi zuten irtenbidea ez dela zorra handitzea, ez eta "gizarte edo lan eskubide murrizketa gehiago ekarriko duen neurririk hartzea" ere.

[video:http://youtu.be/dVJAEsOE7d4]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide