Udalerriko ondarea "outlet" bilakatzea leporatu dio Udalak Aldundiari

Iragan astelehenean Bizkaiko Foru Aldundiko Presidentzia Ahaldun Unai Rementeriarekin bilera izan eta gero, Urduñako udalak foru erakundeak hiriko ondarea salgai jartzeko eskakizuna deitoratu du. Udalaren arabera, neurriak zorpetze maila arindu ez eta hiriko ondare historiko nagusia den Aduana eraikina salgai jartzera behartzeak ez ditu Urduñaren finantza arazoak konpontzen.

Iragan astelehenean Bizkaiko Foru Aldundiko Presidentzia Ahaldun Unai Rementeriarekin bilera izan eta gero, Urduñako udalak foru erakundeak hiriko ondarea salgai jartzeko eskakizuna deitoratu du. Udalaren arabera, neurriak zorpetze maila arindu ez eta hiriko ondare historiko nagusia den Aduana eraikina salgai jartzera behartzeak ez ditu Urduñaren finantza arazoak konpontzen.

Udalak iragan urrian aurkeztu zuen udalerriaren egoera ekonomikoa zuzentzeko Plan Ekonomikoa; honen arabera, udalari zerga zein ohiko gastuen inguruko konpromisoak betetzea zegokion, eta Bizkaiko Aldundiak, bere aldetik, Urduñederra erakunde publikoan 2008 urteaz geroztik duen partaidetza handitzea proposatzen zuen, sozietate publiko horretara zuzendutako diru hori zuzenean zorra kitatzera bideratuz. Aldundiko agintariek ordea, udalaren plana baztertu zuten aukeztu eta gutxira.

Gauzak horrela, Aldundiak Urduñari hiriko ondare historiko nagusia salgai jartzea exigitzen dio, udalak neurri hau "ondare outlet" gisa izendatu du.

Urduñako udalak muga legal guztiak gainditzen dituen zorpetze maila bizi du, 2004 eta 2007 urteen artean egindako kreditu operazioak Bizkaiko Foru Aldundiaren oniritziarekin burutu ziren eta orduan foru erakundeak udaletxeen gainean duen tutoretza finantzieroari muzin egin zion, udalak zein Urduñederra sozietateak egindako mailegu operazioak foru arauen bitartez bermatu baitzituen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide