Apirila eta maitzan zehar Urduñako Foru plazako arkupeetako sabaiak apaintzen dituzten margolanak ezagutzeko bisita gidatuak egiten ari da hiriko turismo bulegoa. Orotara zabalera handiko 14 hormairudiek Euskal herriko kale pintura multzorik handiena osatzen dute. Estilo eta teknika anitzetako lank aurki daitezke, margolariek askatasun artistikoa izan baitute obra osatzerakoan; besteak beste, Julian Momoitio, Julio Ortun, Justo San Felices edota Porrilló urduñarraren lanak daude ikusgai.
Maitzeko bisitak Otxomaio jaiak igaro ostean izango dira: maitzaren 18an, larunbata 17:00etan eta maiatzaren 18an, igandea 11:00etan; hurrengo astean ere maitzaren 25an, larunbata 17:00etan eta maiatzaren 26an, igandea 11:00etan izango dira. Bisita gidatuak 2,5 euroko prezioa du.
Informazio gehiago eskuratzeko edota erretserbak egiteko: 945 384 384 telefonora deituta, turismo@urduna.com helbide elektronikoaren bidez eta www.ordunaturismo.com webgunearen bidez aukera dago. Udalerriko ostatu turistikoetan edo bainuetxean zerbitzu desberdinen erretserba eginez gero erabiltzaileek %10eko deskontua eskuratuko dute.