Adratan Etnografia Elkarteak Urduñako eskola-ume desberdinekin aintzinako jolasak ezagutzera emateko asmoz apirilean eta maiatzean zehar luzatuko den egitasmoa abiatu du. Haurrei aintzina guraso eta aiton-amonek zituzten jolasen berri eman eta hauen erabilera berreskuratzea du helburu ekimenak; aurreko belaunaldiek haurtzaroan zituzten jokoak egun ere haur eta gazteek ezagutu eta erabili ditzaten. Besteak beste, goitibeherak, diaboloa edota tiragomaren erabilera sustatu asmoz.
Fitxa bat beteta, haurrek etxean euren guraso zein aiton-amonei jolas hauen inguruan galdetu eta mantentzen badituzte jolasak bildu eta gazteek beren lagun artean erabiltzera bultzatzea da proiektu honen asmoa. Adratanek jasotako jokoekin erakusketa bat osatu gura du datozen hilabeteetan.