La Paul ingururako laku ekologikoa eta aisialdi gunea gauzatzeko egitasmoak aurrera jarraitzen du; proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren babes ekonomikoa jaso eta gero. Foru erakundeak ingurugiroaren hobekuntzarako emandako dirulaguntzen artean Urduñak bultzatutako proiektu hau hartzen du Aisialdi Eremuak eta Ibilbide Ekologikoak sustatzea helburu duen egitasmoaren barruan. 38.000 euroko dirulaguntzak proiektuaren erredakzioaren %80 suposatzen du.
Iragan urriaren 24an eginiko Hirigintza Arloko Batzar Orokorrean udalak La Paul inguruan aisialdi-eremua egiteko egitasmoa jendaurrean aurkeztu zuen. Ordutik hona herritarrez, teknikariz eta udal ordezkariz osatutako lan-tadeak proiektu hau zehaztu eta gauzatzeko hainbat bilera egin dira.
Gogora ekarri behar dugu Urduñako igerileku handiak bost urte beteko dituela itxita, 2008ko ekainaren 1ean izandako eurite bortitzak pitzadura handia eragin zion eta. Urduñako udal ekonomiak bizi duen egoera larria dela eta eta udalerriak "hiri ekologiko" gisa duen izendapena kontuan izanda La Pauleko bainurako Laku Artifizialaren proiektua alternatiba merke eta ekologiko gisa bultzatu du udalak.