Urduñako Gazte Asanbladak antolaturik Gazte Eguna ospatuko da hilaren 16an, jai giroa eta aldarrikapenak bat egingo dute egun horretarako Gazte Asanbladako kideek ekintzaz beteriko egitaraua antolatu baitute.
Aurtengo edizioak badu berezitasunik, izan ere, gaztetxerik gabe 6 urte pasa ostean aurtengoan gaztetxe berriaz gozatzeko aukera izango da. Horren harira dator ere urte honetan darabilgun leloa: "Autogestioaz 15, gaztetxeari kosk!". Era berean, Gazte Asanbladaren 15 urteetako ibilbidea ospatzeko aukera suposatuko du.
Urtero legez egitarau mamitsua izanga da: 11:00etan grafittiak izango dira, ordu bete beranduago Slackline ikuskizuna izango da eta 13:00etan ekitaldia egingo da Foru plazan, ondoren poteoa abiatuko da eta 15:00etan bazkaria izango da Foru plazan.
Bazkaldu eta gero mus txapelketa izango da Kukumarron eta 17:00etan kontzertuak gaztetxean Annunaki revenge eta Astarte taldeekin. 18:00etan txokolatada izango da eta ordu erdi geroago buruhandiak izango dira.
19:30etan kalejira abiatuko da eta amaitzean ekitaldia burutuko da. 21:00etan parrillada izango da eta egunari amaiera emateko 22:00etatik aurrera kontzertuak izango dira: Kop, Bajo presion eta Izargi taldeen eskutik.