Udalaren egoera ekonomikoa bideratzeko zorpetzea eta murrizketak alde batera uztea eskatu dio EH Bilduk Aldundiari

Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bildu taldeak igorritako prentsa oharraren bidez Urduñako egoera ekonomikoaren inguruan "EAJk adierazi duen prestutasuna modu positiboan" baloratzen duela azpimarratu du; honekin batera udalerri bakoitzaren egoera berezia dela" eta irtenb

Bizkaiko Batzar Nagusietako EH Bildu taldeak igorritako prentsa oharraren bidez Urduñako egoera ekonomikoaren inguruan "EAJk adierazi duen prestutasuna modu positiboan" baloratzen duela azpimarratu du; honekin batera udalerri bakoitzaren egoera berezia dela" eta irtenbideak "kasu bakoitzaren errealitatera moldatzea ezinbestekoa dela" gaineratu du koalizio subiranistak.

Atzokoan Batzar Nagusietako Erakundezko batzordeak Urduñako finantza egoeraren inguruan eztabaida izan zuen; batzorde horretan aritu zirenen artean Euskadiko Herri-Kontuen Epaitegiko lehendakaria izan zen. koalizio abertzalearen aburuz "Urduñako neurriz gaindiko zorraren sorrera aurreko legegintzaldietako erabakien ondorio dela" adierazi zuen Erkidegoko kontu publikoen gaineko auzitegi gorenaren buruak.

Gauzak horrela, "bestelako irtenbideak behar direla" ondorioztatzen du EH Bilduk, izan ere Aldundiak joan den urtean kreditu linea berria eskaintzeko Arau Forala sortu zuen, baina Urduñako egoerari erantzuteko neurri hau ez da eraginkorra, izan ere alderdi ezkertiarrak azpimarratu du "udalerriko arazo nagusia ez dela hornitzaileei egin beharreko ordainketak, aurreko legegintzaldietan eragindako zorra ordaintzeko ezintasuna baizik".

Urduñako udalak legegintzaldi honetan hartutako neurriek "bere ahalen mugara eraman dutela" eta milioi bat euroko aurrezpena eragin dutela gaineratu du EH Bilduk prentsa oharrean; hori dela eta koalizioaren ustez, "Urduñaren egoera konpontzeko bilatuko den konponbide orok bi oinarri izan beharko ditu: ezin du udalaren zorpetze maila handitu eta ezin du udal gastua gehiago murrizteko eskatu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide