Iragan abenduaren 14an Eusko Jaurlaritzak Eraikinen Gaineko Azterketa Teknikoa arautzeko onartutako dekretuari jarraiki, udalak ezagutzera eman du berau gauzatzeko tramitazioak hasteko epea hasi dela.
Arauak babestutako eraikinen edota 50 urte baino gehiagokoen gainean du eragina; etxebizitzek dituzten egituren arazoak neurtu eta hauek sailkatzeko. Azterketa tituludun profesionalek egin behar dute ( arkitekto zein ingeniari edo ingeniari teknikoek alegia). Azterketa aurkezteko epeak hauek dira: 2013ko abenduaren 31 baino lehen 1901 baino lehenago eraikitako etxebizitzentzat, 2014ko abenduaren 31 baino lehen 1901 eta 1940 bitartean eraikitako etxebizitzentzat eta 2015ko abenduaren 31 baino lehen 1965 aurretiko etxebizitzentzat.