Gaur goizean Urduñako Foruen plazan eginiko agerraldian Gazte Danbada jaialdia jendartean urkeztu dute eskualdeko eta Euskal Herriko hainbat gaztek. Martxoaren 29tik apirilaren 1era arte luzatuko den ekimenaren berri eman eta ekintzetako batzuk aurreratu dituzte; hala nola kontzertuak, hitzaldiak, ikastaroak eta abar.
Ekimena Gazte ZukGua prozesu eratzailea burura eramatearekin batera izango da, eta gazte erakunde ezkertiar eta abertzale berri baten sorrera suposatuko du.
[video:http://youtu.be/CL92Sr34qS8]