Udaltzain postu baten amortizazioa onartuta gobernu taldeak aurrera jarraitu du plan ekonomikoarekin

Iragan ostegunean eginiko osoko bilkuran onartutako postu amortizazioak udaltzain baten postua behin-behinean betetzen ari den langile baten kaleratzea eragingo du. Azaroan eginiko aurreko bilkuran gobernu taldeak hilabeteko epea eman zuen oposizioko alderdiekin eta sindikatuekin bestelako irtenbideak negoziatzeko. Alabaina, ez da adostasunik lortu. ELA sindikatuko kideek neurri horren aurka protesta egin zuten batzar aretoan.

Iragan ostegunean eginiko osoko bilkuran onatutako postu amortizazioak egun udaltzain postua behin-behinean betetzen ari den langile baten kaleratzea eragingo du. Azaroan eginiko aurreko bilkuran gobernu taldeak hilabeteko epea eman zuen oposizioko alderdiekin eta sindikatuekin bestelako irtenbideak negoziatzeko asmoz, baina azkenik ez da adostasunik lortu. ELA sindikatuko kideek neurri honen aurka protesta adierazi zuten batzar aretoan.

Urduñako udaleko gobernu taldeak eginiko Plan Ekonomikoaren baitan udal egituraren birmoldaketari zegokion puntuak polemika handia sortu zuen horren eraginez bitarteko langile baten kaleratzea eragingo lukeela jakin zenean; izan ere udaltzainen plazen amortizazioak behin-behinean lanpostu horietako bat betetzen ari den langile baten kaleratzea eragin du; azaroan eginiko osoko bilkuran amortizatutako beste udaltzain plazek ez dute eraginik izan, bete gabe baitzeuden.

Neurria udal gobernu taldeak aurkeztutako Plan Ekonomikoaren parte da eta beste zenbait neurriren ondoren etorri da, hainbat kanpo kontratuetan murrizketak egin edota udal zergak Bizkaiko antzeko biztanle kopurua dute udalerrien parera jarri eta gero, esaterako.

Udalaren berregituraketarekin 126.000 euro aurreztea espero du hiriko gobernuak, Bilduk gidatutako gobernu taldeak udala itotzen duen zorpetzea arintzeko beharrezkotzat jotzen duelarik. Gainontzeko neurriekin batera, orotara planak milioi erdi eurotik gora aurreztea aurreikusten du, udal egituraren aurrekontuetan oreka bilatzeko asmoz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide