Garoñako zentral nuklearra igandean geratu zuen Nuclenorrek

Igande gauean eten zen Santa Maria de Garoñako produkzioa, zentrala kudeatzen duen Nuclenorren administrazio batzordeak adierazi zuenez. Etena Espainiar Senatuak hondakin nuklearren gainean datorren urtetik aurrera ezarri nahi duen zerga sistemak zentralari eragingo dizkien galeren aurrean hartu behar izan dutela adierazi du Iberdrola eta Endesa entrepresek osatzen duten administrazio batzarrak.

Igande gauean eten zen Santa Maria de Garoñako produkzioa, zentrala kudeatzen duen Nuclenorren administrazio batzordeak adierazi zuenez. Etena Espainiar Senatuak hondakin nuklearren gainean datorren urtetik aurrera ezarri nahi duen zerga sistemak zentralari eragingo dizkien galeren aurrean hartu behar izan dutela adierazi du Iberdrola eta Endesa entrepresek osatzen duten administrazio batzarrak.

Argitzeko dago orain erabakitako etenaldia behin betikoa izango ote den. Izan ere, industria nuklearrak espainiar gobernuarekin duen desadostasuna gaindituko balitz zentralak produkzioa berreskuratu lezake, datorren urteko udara arte jarduteko epea baitu.

Iraunkortasun Energetikorako Zerga Neurrien Lege Egitasmoa

Espainiar Senatuak onartutako zerga sistema berriak aurrera egingo balu, Garoñako zentralaren kudeatzaileek datorren urtetik aurrera 153 milioi euroko ordaina egin beharko lukete, hori dela eta gobernu espainiarrak neurria atzera bota ezean zentrala behin betiko ixteko erabakia azaldu dute Garoñako administratzaileek.

Aiaraldetik 28 kilometrora

Gure eskualdetik 28 kilometrora dago zentrala. Gogora ekarri behar da, ordea, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearra Espainiar estatuan eraiki ziren lehen zikloko zentralen artean martxan den bakarra dela; 1971. urtean konektatu baitzen argindar sarera. Fukushima Daichii zentral nuklearrean istripua izandako erreaktore mota bera du eta munduan martxan diren instalazio nuklearren artean hirugarren zaharrena da Estatu Batuetako (AEB) Oyster Creeck eta Erresuma Batuko Olbury zentralen atzetik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide