Eskola jantokietan katering zerbitzua kontratatzera behartzen duen dekretua aldatzeko eskatu dute hainbat eragilek

Ikastetxeetako jantokiak tokian-tokiko elikagaiekin kudeatzeko eskatu dute. Hitzarmena, eskola munduko hainbat eragilek sinatutako dute. Guztira 70 eragile eta 500 norbanakotik gora izan dira adierazpena izenpetu dutenak. Tartean sindikatuak, kontsumitzaile elkarteak eta hainbat udal daude. Egitasmoa Urduñan abiarazitako udal-sukalde proiektutik sortu da, hiriko eragile desberdinek udal sukaldea kudeatzeko egindako proposamenetik hain zuzen ere.

Ikastetxeetako jantokiak tokian-tokiko elikagaiekin kudeatzeko eskatu dute eskola munduko hainbat eragilek sinatutako hitzarmen baten bidez; guztira 70 eragile eta 500 norbanakotik gora izan dira adierazpena izenpetu dutenak, tartean sindikatuak, kontsumitzaile elkarteak eta hainbat udal. Egitasmoa Urduñan abiarazitako udal-sukalde proiektutik sortu dela adierazi dute, hiriko eragile desberdinek udal sukaldea kudeatzeko egindako proposamenetik.

Manifestuak, eskola jantokiak kudeatzeko eredua aldatzeko eskatzen du irizpide "iraunkorragoei" tartea zabalduz; hori dela eta, datorren legegintzaldian egungo eredua zehazten duen dekretua aldatzeko eta kudeaketa zuzena gauzatu ahal izateko proposamen berria mahaigaineratuko dutela adierazten dute.

Bidalitako prentsa oharrean sinatzaileek  azpimarratzen dute "kontsumo eta ekoizpen-irizpide arduratsuak oinarri dituzten eskola jantoki proiektuak babesten dituztela, tokian tokiko produktuak, sasoikoak eta ekologikoak baliatzen dituztenak". Hori dela eta Urduñan abiatutako udal sukalde proiektuari zein beste udalerritan bultzatutakoei babesa adierazten diete.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide