Urduñako PPk biktimen inguruan Bildurekin adostutako hitzarmenak hautsak harrotu ditu alderdiko zuzendaritzan

Ostegunean egindako osoko bilkuran Jose Maria Beascoechea PP alderdiko zinegotziak Bildu udal taldearekin biktimen inguruan eginiko adierazpen bateratuak ezustea sortu du alderdi popularreko arduradunen artean.

Ostegunean egindako osoko bilkuran Jose Maria Beascoechea PP alderdiko zinegotziak Bildu udal taldearekin biktimen inguruan eginiko adierazpen bateratuak ezustea sortu du alderdi popularreko arduradunen artean.

EFE agentziak jasotako adierazpenen arabera, Nerea Llanos, PP alderdiko Bizkaiko Idazkari Nagusiak, Urduñako zinegotzia “erabat oker” dagoela adierazi du eta adierazpena “egunkarien bitartez” ezagutu izana deitoratu du. Alderi popularrak Jose Maria Beascoecheari azalpenak eskatuko dizkiola gaineratu zuen herrialdeko idazkariak.

Polemika herenegun izandako osoko bilkuran eginiko adierazpen bateratuak piztu du, PP eta Bildu koalizioko ordezkariek “biktima guztien aitortza” edota “gatazka pairatu izan dutenen erreparazioa” aipatzen zituen testua onartu eta gero. EAJ alderdiak bere aldetik, proposamen alternatiboa aurkeztu zuen batzarrean, besteak beste ETAren disoluzioa eskatuz.

Udal bilkuran adostutako adierazpen instituzionalak duela hilabete batzuk PP zein Bildu alderdiek eginiko proposamen desberdinetan du oinarria; orduan alderdi popularrak Miguel Angel Blancoren heriotzaren urteurrenaren harira testua aurkeztu zuen, Bildu koalizioak bere aldetik Aieteko konferentziaren puntuekin osatutako testua garatu zuen. Adostasuna lortzeko asmoz, alde biek elkarrizketa abiatu zuten bakegintzaren inguruan jarrera komun minimo bat bilatzeko. Bilkuran onartutako adierazpena elkarren arteko lan luze eta isil horren emaitza izan da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide