Udalak bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko plan ekonomiko-finantzieroa aurkeztu du

Gaur eguerdian Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbon duten egoitzan egindako agerraldian, Urduñako alkate Carlos Arranzek eta Bizkaiko batzarkide Irune Sotok prentsaurrekoa eskaini dute; Urduñako udalaren egoera ekonomikoa aztergtu eta baldintza bideragarriak sustatzeko egindako plana jendaurrean aurkeztu dute.

Gaur eguerdian Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbon duten egoitzan egindako agerraldian, Urduñako alkate Carlos Arranzek eta Bizkaiko batzarkide Irune Sotok prentsaurrekoa eskaini dute; Urduñako udalaren egoera ekonomikoa aztergtu eta baldintza bideragarriak sustatzeko egindako plana jendaurrean aurkeztu dute.

Alkateak, kreditu-erakundeen eta aldundiaren laguntza eskatu du udalerriak egun duen ia sei milioi euroko zorpetzeak eragiten duen itoera egoeraren aurrean. Agintariaren hitzetan, udalak bere esku dagoen guztia egin du "aldundiak eskatutako neurriak barne; hala nola, antzeko populazioa duten Bizkaiko udalerrien bataz bestekoarekin zergen ekiparazioa eta saneamendu plana".

Aurkeztutako planak hiru eragile desberdinek elkarlanean oinarritzen da; alde batetik udalari dagokionez, honen berregituraketa, zergen berrikuspena eta gastuen kontentzioa hartzen ditu barne. Aldundiari dagokionez, irtenbidean parte hartzeko eskaera luzatu zaio udalaren aldetik. Erakunde publikoez gain, kreditu erakundeen parte hartzea ere eskatu da, egun Urduñak bizi duen zorpetze handiaren aurrean maileguen baldintzak birnegoziatzeko eskatuz.

Bildu koalizioko kideek azpimarratu dute "Udalak lan serioa egin duela eta egoera ekonomikoari irtenbidea bilatzeko planteamendu argia arukezten duela". Honi loturik gogor salatu dute 02/2012 Foru Araua, agintari subiranisten aburuz "ezarritako neurri hau ez da nahikoa, udal bakoitzaren zorpetze egoera desberdina da, ez dago irtenbide bakarra guztientzako" azpimarratu dute. Carlos Arranzen hitzetan neurri honek Urduñaren kasuan "sua gasolinarekin itzaltzeko neurria" da, udalerri honen arazoa gainzorpetzea baita.

[video:http://youtu.be/r7Pc7ppZO0Y]

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide