La Paul inguruan aisialdi-eremua egitea aztergai du udalak

Iragan urriaren 24an eginiko Hirigintza Arloko Batzar Orokorrean udalak La Paul inguruan aisialdi-eremua egiteko egitasmoa jendaurrean aurkeztu zuen. Momentuz proiektua lehen urratsak ematen ari da, zehatzago definitu eta bideragarritasuna aztertu beharrean baitago. Batzarrean herritarrek, teknikariek eta ordezkari politikoek osatutako lan-taldea eratzeko gonbitea luzatu zen egitasmoaren aukerak aztertzeko, azaroa eta abenduan zehar izango du lan-taldeak eztabaidarako aukera.

Igerilekuen ordez bainurako laku ekologiko bat

Iragan urriaren 24an eginiko Hirigintza Arloko Batzar Orokorrean udalak La Paul inguruan aisialdi-eremua egiteko egitasmoa jendaurrean aurkeztu zuen. Momentuz proiektua lehen urratsak ematen ari da, zehatzago definitu eta bideragarritasuna aztertu beharrean baitago. Batzarrean herritarrek, teknikariek eta ordezkari politikoek osatutako lan-taldea eratzeko gonbitea luzatu zen egitasmoaren aukerak aztertzeko, azaroa eta abenduan zehar izango du lan-taldeak eztabaidarako aukera.

Igerilekuen ordez bainurako laku ekologiko bat

Inguruko arboladia berreskuratzea eta aisialdirako hornitzeaz gain, bainu eta igerian ibiltzeko alternatiba gisa urmael ekologiko baten sorrera da proiektu honen elementurik adierazgarriena, europako zenbait herrialdeetan martxan dauden bainurako laku ekologikoen esperientziari jarraituz. 600 metro karratu inguruko azalera izango lukeen laku ekologikoak udalerrian bainurako dagoen beharra asetzeaz gain eraikitze eta mantentze kostuei erreparatuz gero bideragarria litzateke. Lanek ere denbora gutxi beharko lukete eta proposatutako kokapenak bainu-eremua erdigunera nabarben hurbilduko luke.  

Lau urte igerilekurik gabe

La Muera inguruan dagoen igerileku handiak hondatuta jarraitu du uda honetan ere; izan ere 2008ko ekainaren 1ean izandako eurite bortitzak pitzadura handia eragin zion. Batzarrean Carlos Arranz alkateak adierazi bezala, La Muerako aisialdi gunea konpontzeak 2.400.000 euroko kostua luke.

Aipatzekoa da aurreko legegintzaldian La Muerako igerilekuen egoera berritzeko udalak ideia-lehiaketa bat antolatu zuela eta irabazle suertatu zen proiektuak, igerileku estaliak eta instalazio berriak hartzen zituela bere gain, lanaren kostua 2.400.000 eurotan balioztatua zegoela; aurkeztu berri den egitasmoak ordea kostu txikiagoa izango luke 600.000 euro ingurukoa alegia. Planteatutako proiektuak aurrera egin ahala, La Muerako aisialdi gunearen berreskurapena ere sustatuko litzatekela adierazi zuen udal agintariak.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide