Elikadura burujabetzaren eta agrodibertsitatearen II. asteari amaiera emateko, Euskadiko landa-eremuen emakumeen eguna dela eta Urduñan hainbat jardunaldi izango dira astelehenean Aduana hotelean. Goizeko 10:00etan emango zaie hasiera ekimenei Urduñako alkate Carlos Arranz, Landa XXI-ko presidente Eli Inguza, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendari orokorra Ikerne Zuloaga eta Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikadura Industrien sailburuorde Jokin Diazen eskutik. Jardunaldia Pilar Santamariak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak gidatuko du.
Goiz osoan zehar hainbat jardunaldi eta lan talde izango dira, landa-eremuan emakumezkoen papera aztegai duten gaien inguruan, hala nola: genero berdintasuna nekazaritzan, zaintza eta abar luze bat. Partaideen artean, Marcela Lagarde NBE erakundeko aholkulari mexikarra edota Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria izango dira, besteak beste.