Urduñako kirol eta kultura elkarteek diru-laguntza eskaerak eta bestelako tramitazio administratiboak egiteko trebakuntza ikastaroa izango dute hil honetan; egitasmo honekin, aurten diru-laguntzak banatzeko unean izan diren arazoak saihestea bilatzen da. Izan ere, aurreko urteetan ez bezala, puntuazio sistema ezarri da elkarte bakoitzari eman beharreko kopurua irizpide horrekin banatzeko, Betebehar administratibo hauek egiteaz gain, beste administrazioen diru-laguntzak nola eskatu ere jorratuko da Urduñako udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gazte Zerbtzuaren laguntzaz antolatutako kurtsoan.
Ikastaroak sei orduko iraupena izango du, urriak 9, 16 eta 23 arratsaldeko seietatik zortziak arte izango da Kultur Etxean.