Garoñako zentral nuklearra martxan mantentzeko epea agorturik

Zentralak datorren urteko uztailean ateak itxiko ditu Nuclenor enpresa kudeatzaileak luzapena egiteko eskaera tramitatu ez duelako.

1971. urtetik dago martxan Aiaraldetik 28 kilometrora dagoen zentrala, mundu osoan martxan diren zentral Nuklearren artean hirugarren zaharrena dugularik.

 

Zentralak datorren urteko uztailean ateak itxiko ditu Nuclenor enpresa kudeatzaileak luzapena egiteko eskaera tramitatu ez duelako.

1971. urtetik dago martxan Aiaraldetik 28 kilometrora dagoen zentrala, mundu osoan martxan diren zentral Nuklearren artean hirugarren zaharrena dugularik.

 

Iberdrola eta Endesak osatzen duten Nuclenor enpresari herengeun bukatu zitzaion Santa Maria de Garoñako zentral nuklearrarentzako luzapena eskatzeko epea. Hortaz, datorren uztailean zentralak ateak itxi beharko ditu, beti ere eskaera tramitatzeko epea luzatzen ez bada.

Espainiako Industria Ministerioaren eta Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren erabakiei helegiterik ez jartzea erabaki du Nuclenorrek, gauzak horrela 2019 urtera arte zentral nuklearra martxan mantentzeko egitasmoa bertan behera geratu da.

Zentrala kudeatzen duen enpresak azaroaren seirako aurkeztu behar dizkio Segurtasun Nuklearreko Kontseiluari zentrala behi betiko ixteko beharrezkoak diren txostenak.

1971. urtetik martxan

Mundu osoan martxan diren zentral Nuklearren artean hirugarren zaharrena dugu Garoña; EEBBko Oyster Creek eta Erresuma Batuko Oldbury zentralekin batera. 1971. urtean konektatu zen sarera, frankismo garaian, espainiar estatuan martxan den lehen zikloko zentral bakarra dugularik. Fukushima Daichi japonian istripu larria izandako zentralaren erreaktore mota bera du; hainbatetan bi zentralak "bikiak" balira bezela aurkeztu izan dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide