Ekimenez beterik datoz koroatze jaiak

Datorren asteburuan ospatuko dira Urduñan koroatze jaiak, otxomaio jaiak alde batera utziz hirian izaten diren bigarren jai gisa har ditzakegunak. Era guztietako ekintzan antolatzen ibili ostean, ezagutzera eman da jai batzordeak aurtengo ediziorako egindako ekintza sorta.

Aurreko ediziotako ekimenei jarraipena ematen die egitarauak; dantzaldiek, marmitako txapelketak, haurrentzako jolasek edota eskupilota partidak, besteak beste, tradizio bilakatu baitira iraileko jai egun hauetan.

Jaiak ostiral arratsaldez abiatuko dira Foru plazako iturrian, ondoren Boston Jai taldearen eskutik dantzaldia izango da.

Larunbat goizez, X. Marmitako Txapelketa burutuko da. Arratsaldean, Ginkana izango da Foru plazan; udal bolatokian Koroatze Jaietako IV. Bolo Txapelketa lehiatuko da. Arratseko bederatzietatik aurrera Iñaki Plaza eta Bandak kontzertua eskainiko dute Foru plazan, ondoren DJ Juanma arituko delarik.

Igande goizean, Puzgarriak eta haurrentzako Jolas Parkea izango dira Foru plazan eta udal bolatokian Koroatze Jaietako IV. Bolo Txapelketa azken jaurtialdiak izango dira. Hamabietan Erraldoien eta Buruhandien kalejira izango da eta ondoren Santa Zezilia musika bandak kontzertua eskainiko du Foru plazan. Arratsaldeko seiretan, emakumezkoen pala partida eta eskuz binakako esku pilota izango dira udal frontoian, ordu bete geroago dantzaldia izango da Foru plazan Dantza Plazan taldearen eskutik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide