San Rokeren omenezko jaiak girotuko du hiria

Berez, beste hainbat kale eta auzoetako jaiekin parekatuta egitarauan alde nabarenik ez badago ere, Barria eta San Inazio kaleek ospatzen duten San Rokeren omenezko jaiak giro paregabea sortzen du; egitarau apala izanda ere auzolanak eta umoreak osatzen dute jai hauen bereizgarri nagusia, honen erakusle dugu jai hauen protagonista nagusia, Morrillón.

Berez, beste hainbat kale eta auzoetako jaiekin parekatuta egitarauan alde nabarenik ez badago ere, Barria eta San Inazio kaleek ospatzen duten San Rokeren omenezko jaiak giro paregabea sortzen du; egitarau apala izanda ere auzolanak eta umoreak osatzen dute jai hauen bereizgarri nagusia, honen erakusle dugu jai hauen protagonista nagusia, Morrillón.

Jaiaren hasiera bihar izango da goizeko hamabietako txupinaren ostean buruhandiak izango baitira aurten Benita Sietepañuelos buruhandi berriaren aurkezpena egingo delarik, Barria kaleko biztanle zen andre baten erreplika delarik, ordu batetan txapel jaurtiketa lehiatuko da eta ondoren auzo bazkaria egingo da. Mus eta igel txapelketek arratsa beteko dute haurrentzako hainbat ekimenekin batera. Gaueko bederatzietan Morrillon Aduanako eraikinetik plazara jesiten denean izango du jaiak momenturik gorenena; ondoren, afari herrikia eta Dj Juanmaren emanaldia izango direlarik.

Etzi, San Roke egunez, ekintzek aurrera jarraituko dute. Gaizeko trakaren osteak elizkizunak ospatuko dira, lore eskaintza, meza eta abarrekin; gainera Barria eta San Inazio kaleetako bizilagun nagusi bat omenduko dute antolatzaileek. Eguerdiko ordu batetan kantu poteoa izango da eta arratsaldean haurrentzako aukera izango da hainbat ekimenekin: marrazki lehiaketa, jolasak, txokolatada, buruhandiak eta abar luze bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide