Hainbat artistek Foru Plazako arkupeetako sabaiak margotuko dituzte

Urduñako udalak ezagutzera eman duenez berriki hainbat artistek Foru Plazako arkupeetako sabaietan margoketa lanak egiteko egitasmoa abiatuko dute. Ekimen honek, plaza europako lekurik bitxienetarikoa bilakatuko du, izan ere, lanek izango duten azaleragatik obra artistiko handia osatuko dute; gogora ekarri behar da 4.900 metro karratu dituela Foru Plazak eta 1997 urtetik Alde Zaharra Ondare Kultural izendatutako Multzo Historiko-Monumental izendapena duela.

Egitasmo berritzaile honen atzean José Luis Abajo, ‘Porrilló’ eta Luis Encinar Urduñako margolariak izan dira hasieratik, izan ere, 2007ko Merkataritza sustatzeko Hirigintza Planaren barruan eginiko proiektua da; duela bi urte margolariok beste artistekin izan ziren kontaktuan ekimenean parte hartzeko.

Guztira 15 margolarik hartuko dute parte arkupeetako sabaiak margotzen: José Luis Abajo, ‘Porrilló’, Luis Encinar, David Abajo, Julián Momoitio, Justo San Felices, José Reyes Ramos, Leire Sainz de Aja, Julio Ortún, Richard, Sara Odriozola, Gerardo Fontanes, Esther Añibarro, Carmen Mateos eta Nagore San Felices. Aipatzekoa da artistek ez dutela euren lanagatik kobratuko; lanaren gastuak, ordea, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Garapenerako Europear Funtsak emandako diru-laguntzetatik ordainduko da; guztira 150.000 euroko aurrekontua du lan honek.

Urria eta azaroa bitartean lanak bukatuko direla aurreikusten dute antolatzaileek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide