Osakidetzak abian jarri dituen murrizketek bete betean jo dute Urduñako larrialdi zerbitzua; izan ere, udalerri honetako eta Karrantzako anbulantziak Bilbora eramateko asmoa adierazi du Osasun Sailak. Orain arte Gurutze Gorriaren sorostetxea izan da hirian baina Eusko Jaurlaritzaren asmoek aurrera egiten badute, Amurrio eta Laudioko anbulantziek bete beharko dituzte Urduñako larrialdiak, Laudiokoa anbulantzia medikalizatua delarik.
Egoeragatik kezkaturik, Urduñako udaleko ordezkariak osasun zerbitzuko kideekin bildu dira hiriko bizilagunentzako zerbitzua bermatzeko asmoz. Udalak proposatutako neurrien artean, Urduñari zerbitzua eman behar dion eta Amurrion mantenduko den sorostetxea bi herrien artean kokatzeko asmoa eta inguruan heliportu bat egiteko lanak bizkortzea proposasamena luzatu zuen.