Bizkaian egiten den ganadu salerosketa azokarik zaharrenaren edizio berria ospatuko da igandean; honekin batera artisautza, nekazal elikagaiak eta laborantzarako makineria ere ikusgai izango dira.
Urte batzuk igaro dira Olaran elkarteak udalaren laguntzaz ganadu salerosketarako azoka hau berreskuratu zuela, aurten 400 abelburu inguru izango dira, gehienak zaldiak eta behorrak izango diren arren, ahuntzak, zekorrak eta bestelako abereak ikusteko aukera ere izango da.
Egun osoko egitaraua
Ganadu erakusketa eta salerosketaz gain, bestelako ekimen mordoa izango da igandean, haurrek pottoken gainean paseoan ibiltzeko aukera izango dute, bidezko merkataritzako produktuak eskuratzeko aukera izango da eta su bidezko ferraketa erakustaldia izango dira besteak beste. 12:00etan, haragi ekologikoa dastatzeko aukera izango da eta ordubete geroago Urduña Hiriko antxume-proba II. txapelketa burutuko da. 15:00etan, bazkari herrikoia izango daJosefinos ikastetxeko frontoian.
Zilarrezko Perretxikoa
Olaran elkarteak, Zilarrezko Perretxikoarekin saritu zuen Arbaso Euskal Herriko artisau elkartea, euren lana ezagutzera emateko egindako lana eta artisau lana saritzeko.
[video:http://youtu.be/mJu2TLknwuc]