Gaurko egunez, armada frankistak hiria hartu eta bertan kontzentrazio eremua eta espetxe nagusia irekitzearen 75. urteurrena gogora ekartzeko udalak abiatutako egitasmoaren baitan hirian izandako hildako eta gatibuei omenaldi beroa egin diete urduñarrek.
Asteburu osoan zehar gertaera haiek gogoratzeko hinbat ekimen egin izan dira, ostiral arratsaldez Gotzon garmendiak, Lau Haizetara Gogoan-eko kide eta historialariak oroimen historikoa eta nazioarteko justiziaren inguruko hitzaldia eskaini zuen kultur etxean; honen ondoren Asier Perez de Eulate ikertzaile militarrak, "gerra zibila Urduñan", gerra materialaren erakusketa eskeini zuen.
Larunbatean San Pedro gaineko lubaki eta eraikuntza militarrak aztertzeko txangoa egin zen Aztarna Etnografia Elkartearen eskutik, gerra fronteko nondik norakoak mintzagai izan ziren bertan.
75 urte eta gero, omenaldia
Gerrak eta gerraosteak hirian eragin handia izan zuten, fronteaz gain kontzentrazio esparrua eta espetxea izan baitziren, bertan espetxeratutako Tário Rubio miliziano errepublikarra eta Juan Larrinaga gudaria espetxe izan zuten eraikinera sartu dira berriz ere beste gatibu batzuen ondorengoekin batera. Ostean, omenaldia izan dute foru plazan eta frankismoan espetxeratutako eta hildakoak gogora ekartzeko monolitoa erakutsi eta lore eskaintza egin dute; urduñar ugarik hunkituta bizi izan dute unea.
Bizirik dirautenez aparte, espetxeratutakoen senideak ere izan dira bertan Bartzelona, Malaga edota Pautik etorriak, espetxea edota heriotza pairatu zuten urduñarren senideek ere hartu dute parte.
Gogora ekarri beharra dago Urduñako kontzentrazio eremuak eta espetxeak 50.000 preso inguru izan zituela eta bertan berrehun hildakotik gora izan zirela.