Emakumeen bira aurten ere Urduñan lehiatuko da erlojupeko batekin

Azken urteetan bezala, Iurreta Emakumeen Birak Aiaraldeko errepideetan erabaki daiteke; izan ere Urduñan 13,4 kilometroko norbanako erlojupekoa izango da larunbatean. Aurretik, gaur, Lekeition helmuga izango dute. Atzo Matienako helmugan Ina-Yoko Teunteberg alemaniarra gailendu zen esprinean.

Tropel profesionaleko ziklistarik onenek hartzen dute parte aurten hogeita bosgarren edizioa ospatzen duen Iurreta Emakumeen Biran; munduko txirrindulari onenak izango dira, Mariann Vos iazko garailea salbu, lesionatua dago eta.

Azken urteetan bezala, Iurreta Emakumeen Birak aiaraldeko errepideetan erabaki daiteke, izan ere Urduñan 13,4 kilometroko norbanako erlojupekoa izango da larunbatean, aurretik gaur Lekeition helmuga izango dute; atzo Matienako helmugan Ina-Yoko Teunteberg alemabiarra gailendu zen esprinean.

Tropel profesionaleko ziklistarik honenek hartzen dute parte aurten hogeita bostgarren edizioa ospatzen duen Iurreta Emakumeen Biran; munduko txirrindulari honenak izango dira, Mariann Vos iazko garailea salbu, lesionatua dago eta.

Annemiek Van Vleuten duela bi urte Urduñan egindako etapa nagusian gailendu zen herbereharra, Judith Arndt edizio harretan sailkapen nagusia irabazitako alemaniarrak, edota Claudia Haussler herrikidea, 2009an txapeldun izandakoa, Urduñako galtzada-harrien gainean izango dira, haiekin batera Emma johansson suediarra edota Nicole Cooke bezalako emakumeak ere neurtuko dira.

Erlojupeko saioa

Azken urteetan etapa arruntak egin izan badira ere, aurten duela urte batzuk Urduñan egin izan den erlojupeko proba berreskuratuko dute, guztira 13,4 kilometro egin behar izango dituzte eta sailkapen nagusia astindu dezake Arbieto, Artomaña, Delika eta Tertanga zeharkatuko dituen ibilbideak. Azkenaurreko saioa izango dute igandean Iurretara heltzen den azkenengo etapa aurretik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide