Otxomaio jaiak asteko aste batzuk falta direla eta, aurtengo ediziorako kartel txapelketaren irabazleak aurkeztu ditu udalak; txapelketak hainbat sailetan izandako lanik onenak aurkeztu eta jaiteako irudi izango dena ezagutzera eman du udalak.
Nagusien sailean, Yolanda Remire de Ganuzak egindako lanak irabazi du eta aurtengo jaien ikur nagusi izango da.
Haurren kategorian, 9 eta 14 urtekoen artean alegia, Izaskun Eskubik saria lortu zuen, bigarren Ruyman Ballesteros geratu delarik.
Hasiberrien sailean, 8 urtera artekoen artean, Eneko Alavak eskuratu zuen saria eta Kepa Alavak eskuratu zuen bigarren saria.