Urduñako Euskadiko Errepublikarren Batasuna talde politikoko kideek egun osoan zehar espainiar estatuan 1931. urteko apirilaren 14an, gaurko egunez, II. errepublika ezarri izana gogoratzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Goizean zehar musikak foru plaza girotu eta "riego ereserkia" Alde zaharreko kaleetan zehar barreiatu du fanfarre batek, foru plazako mastan ere, hiru koloreko bandera igo dute, egun osoan zehar bertan izango delarik.
Eguerdian bazkaria egingo dute eta arratsaldean ekitaldia izango dute espainiar estatuko bigarren errepublika gogora ekarri eta erregimen politiko demokratiko honen aurka 1937. urtean egindako altxamendu militarrak eragindako biktima eta kaltetuen memoria berreskuratzeko helburuarekin.