Astebete inguru besterik ez da pasa Urduñako Gazte Asanbladako kideek San Migel kaleko 25. zenbakian kokatuta dagoen eraikina okupatu zutenetik; egun hauetan ordea, lan asko egin izan dute dena garbitu eta eraikina konpontzeko.
Urte luzez hutsik egon eta gero, eraikina egoera txarrean dago eta besteak beste teilatuan hainbat habe konpondu beharra dago; luze joko die Gazte Asanbladako kideei gaztetxea txukuntzea, erritmo onean dabiltzan arren.
Momentuz, garbiketa izan dute ardura nagusia, traste eta zaborra tonaka ari baitira ateratzen; honekin batera, eraikiniko leku hondatuenetan eskorak jartzen aritu izan dira.