Kristoren pasioa irudikatuko du Urduñako aste santuak

Tradizioari jarraiki, Urduñako Kristoren Eskola Santuak, elizibirak egingo ditu Aste Santuan zehar.

Iragan asteburuan eman zitzaien hasiera ospakizun hauei, dolumin bariku eta erramu domekako egindako meza eta prozesioekin. XVII. mendean abiatutako usadioari jarraituta Kristoren Eskola Santuak ohiko elizbirak burutuko ditu beti ere eguraldiak lagundu ezkero:

Apirilak 5, Ostegun Santua, 17:15etan tuniken bedeinkazioa izango daKristoren Eskolaren otoiztegian, ondoren 17:30tan prozesioa egingo delarik

Apirilak 6, Ostiral Santua, Goizeko bostetan Gurutzearen prozesioa izango da, eta goizeko 8:45etan Topaketaren prozesioa. 11:00etan Kalbarioaren prozesioa eta Via Crucis-a egingo da Santa Maria elizan. Azkenik, 16:30etan Pregoien prozesioa izango da.

Apirilak 7, Larunbat Santua, 19:00etan Urduñako Elkarte Koralaren kontzertua burutuko da Santa Maria elizan, 22:00etan aldiz, ospetazunezko Bazko Bigira egingo da toki berean.

Apirilak 8, Berpizkunde Igandea, ospakizunei maiera emateko, 12:00etan Berpiztutako Kristoren prozesioa eta Amabirjinarekin topaketa izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide