Alde Zaharrean trafikoa ixteko egitasmoa abian jarri da asteburuan

Iragan asteburuan jarri da abian Alde Zaharra trafikoari ixteko ekimena; neurri honekin eremua larunbat arratsaldetik astelehen goizera arte oztopo-zutoinekin itxita izango da. Tarte horretan erdigunea ibilgailuz igaro behar duten pertsonek eskuz kendu beharko dituzte oztopo-zutoinak eta, ondoren, berriz jarri. Edonola ere, aparkatzea debekatuta egoten jarraituko du.

Iragan asteburuan jarri da abian Alde Zaharra trafikoari ixteko ekimena; neurri honekin eremua larunbat arratsaldetik astelehen goizera arte oztopo-zutoinekin itxita izango da. Tarte horretan erdigunea ibilgailuz igaro behar duten pertsonek eskuz kendu beharko dituzte oztopo-zutoinak eta, ondoren, berriz jarri. Edonola ere, aparkatzea debekatuta egoten jarraituko du.

Neurria urtarrilaren 26an eginiko osoko bilkuran adostu zuten udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez; egitasmoa momentuz proba gisa ezarri bada ere, hilabete batzuk igarota neurriaren eraginaren inguruan hausnarketa egingo du udalak, herritar eta merkatariekin batera.

Udalak Alde Zaharraren baitan erroldatutako autoen jabeei edierazi dizkie asteburuetan trafikoa ixteko hartutako erabakiak, bertako bizilagun zein dendariek zamalanak egiteko aukera izango dute, autoa gehienez ordu erdiz eremu historikoan mantendu dezaketelarik; mugimendu horiek hobetze aldera Alde Zaharreko bizilagunei autoan jartzeko bereizgarria emango zaie. Larrialdi zerbitzuek, beren aldetik,  alde zaharretik igarotzeko askatasuna izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide