Urduñako udaleko berdintasun sailak, udalerrian emakumeen eta gizonen egoerari buruzko diagnostikoa garatzeari ekin dio; hirian arlo ezberdinetan berdintasunaren egoera neurtu eta maila honetan udaleko bertako eta udalerri barruko lan-ildo nagusiak ezarri ahal izateko tresna izango da abiatutako azterketa.
Parte hartzea du oinarri bultzaturiko ekimenak, udalerriko eragile desberdinekin kontaktuan jarri eta euren jardunean ematen den egoera neurtu eta sailkatuta, udalerriko egoeraren ikuspegi orokorra eskainiko du diagnostikoak.
Egitasmoak, 2.007. urtean burututako neurketaren datuekin alderatzeko aukera eskainiko du, berdintasun arloan hirian emandako garapena erakutsiz. Orduan eginiko diagnostikoak, 2.009. urtean egin zen Urduña Hiriko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako I. Plan Estrategikoa burutzeko baliagarri izan zen; orain bultzatuako ekimena, Plan Estrategiko berri bat egiteko tresna izango da, aurreko planaren epea aurten amaitzen baita.
Udalerriko eragile ezberdinek hainbat arlotan izaten diren arazoak identifikatu eta egoera hobetze aldera hartu beharreko neurriak planteatuta, hiriko esparru desberdinetan berdintasuna garatzeko neurriak definituko dira; besteak beste, udalean, kultur arloan, lan munduan edota gizarte ekintzari dagozkionak.