Ekimen kulturalak Urduñako herri azokan

Gabonak heldu dira eta urtero legez Mugalde Kultur Elkarteak antolatutako azokak ateak zabaldu ditu. Horrez gain, aste kulturalaren baitan Kultura Etxean ondoko ekintzak antolatuko dira abenduaren 27, 29 eta 30ean.

Gabonak heldu dira eta urtero legez Mugalde Kultur Elkarteak antolatutako azokak ateak zabaldu ditu. Horrez gain, aste kulturalaren baitan Kultura Etxean ondoko ekintzak antolatuko dira abenduaren 27, 29 eta 30ean.

Asteartean, hilaren 27an, 19:00etan, Prohibido recordar dokumentala ikusteko aukera egongo da. Nanteseko Zinemaldian saritutako film honek Saturraranen 4.000 preso politiko baino gehiago hartu zituen emakumezkoen espetxean bizitakoa kontatzen du.
Abenduaren 29an, 19:00etan, Hutsa bikote akustikoak diskoa haurkeztuko du eta ondoren kontzertua eskainiko dute Alondegian.
Azkenik, 30ean, 19:00etan, Igor Meltxorrek idatzitako Historia del abertzalismo virtual liburua aurkeztuko du Periko Solabarriak. Liburuak EAJren historia azterten du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide