Gaur betetzen da Urduñako udalak komunikazio zerbitzu orokorra kontratatzeko ezarritako epea.
Iragan hilean udalaren komuniazio tresna desberdinak kudeatzeko kontratazio espedientea abian jarri zuen udalak; Zikoina udal aldizkaria, udaleko prentsa bulegoa eta webgunea kudeatzeko eskumena beren gain hartzen dituen lehiaketa delarik. Zerbitzu honen truke, udalak urtero 45.000 euroko kontratatua eskeintzen du, BEZa barne.
Udalak akordioa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta ezarritako hogei eguneko epea gaur gaindituta, gaurkoa izango dute azken eguna esleipen prozesu honetara aurkeztu nahi dutenek.