Ikurriña Foru plazako mastan igo zuten atzoko omenaldi herrikoian

Urduñako Foru plazako mastan ikurriña ageri da berriz ere; atzo, hiriko hainbat eragile politiko eta kulturalek ikurrinari omenaldia egin eta aduana zaharraren aurrera itzuli da hainbat urte handik kanpo eman eta gero.

Urduñako Foru plazako mastan ikurriña ageri da berriz ere; atzo, hiriko hainbat eragile politiko eta kulturalek ikurrinari omenaldia egin eta aduana zaharraren aurrera itzuli da hainbat urte handik kanpo eman eta gero.

Urtero legez, jai giroan ospatu da ikurriñari eskeinitako omenaldi herrikoia Urduñako Foru plazan; dantzak, musika, bertsoak... ez dira falta izan. Antolatzaileek, hiriko hamar bat talde alegia, Urduñako plazak historian izan duen paperaz mintzatu dira, muga eta topaleku izanak markatu baitu udalerriaren ibilbidea, horregatik plaza hain esanguratsuan "euskaldunok batzen gaituen ikurra" berrezartzeak antolatzaileak asetu ditu. Izan ere, udalari mastan ikurriña jartzeko eskatu zuten eta EAJ zein Bildu alderdiek begi onez ikusi zuten egitasmoa, eta aldeko botoa eman zuten.

Espainiar bandera jartzeko eskakizunak markatutako ospakizuna

Omenaldiak denboran bat egin du estatuko abokatuak Bizkaiko Auzitegi Probintzialari udalak espainiar bandera jartzeko eskakizunarekin. Antolatzaileak gai honi buruz modu zuzenean aritu ez badira ere, "inposaketen aurrean euskaldunak batzen dituen ikurra"-ren alde azaldu dira.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide