Urriaren 31tik azaroaren 12ra arte, Enrique Pimoulier argazkilariak Palestinan eta Golango gainetan egindako argazkiak ikusgai izango dira Urduñako Kultur Etxean. "Giza eskubideak Palestinan eta Golan-en" izena daraman erakusketak herrialde horietako errealitatea gertuagotik ezagutzeko aukera ederra suposatzen du.
Israelek palestinarrei eta siriarrei okupatutako eremu hauetan egiten dituen gehiegikeriak eta bertako biztanleek pairatu behar izaten dituzten bizipenak iruditan islatu ditu egileak.
Mundubat Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatutako ekimena dugu, Bizkaiko Foru aldundiaren babesarekin.