Asteburu honetan lehiatutako Euskadi Extrem mendi bizikleta lasterketarekin batera, urriaren 23an hirian izango den Urduña Ultimate mendi duatloia ere izango da.
Atzo arratsaldean heldu ziren Euskadi Extrem probako lehen etapan aritzen ziren ziklistak, goizean goiz Labastidatik abiatu eta 111 kilometroko ibilbide gogorra bete eta gero iritsi zirenarratsaldean Urduñako foruen plazara, bertan jatekoa eta edatekoa izan zuten kirolariek.
Gaur goizean, 9:00etan Bilbora bidean abiatu dira azken etapa betetzeko, aurretik 63 kilometro lokatz eta basabide artean izango dituzte; eguerdirako Bizkaiko hiriburura heltzea aurreikusten du antolakuntzak.
Bi etapako mendi bizikletako lasterketa dugu Euskadi Extrem; ibilbidearen gogortasunak markatutako kirol prob. Aurtengo edizioan parte hartze handia izaten ari da, 503 kirolarik hartu baitzuten irteera.
Urriaren 23an, mendi duatloia
Honekin batera, urriaren 23an Munduko Greencup Txapelketarako puntuagarria den mendi duatlon proba ere egingo da. Urduña Ultimate izenez ezaguna dena. Zortzigarren urtez jarraian egingo den kirol proba gogorra dugu, Aintzinako santutegitik irten eta lasterkariak aldapa gora sei kilometro egin beharko dituzte korrika, ostean, bizikleta hartu eta proba osatu beharko dute.